Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak dioenaren arabera, EAE-ko Barne Produktu Gordinaren %6,1a turismoari dagokio. Horrez gain, autonomia erkidegoko lan postu guztien artetik 107.000 dira turismo sektorearen parte, eta, urteko 3,8 millioi turista jasoaz, EAE-ko turismoa, ekonomia guztia baino bizkorrago hazten ari da.
Bazirudien planetak eguzkiaren
grabitateagatik baino turismoak bultzatuta biratzen zuela (edo agian turismoa
zen eguzki berria) Covid-19a iritsi, eta biratzeari utzi zion arte.
Desastre bat dirudi, baina aukera
ezinhobea da EAE-k turismoaren kudeaketa birpentsa dezan; azken urteotan
jasaten ari zen masa turismoa alde batera utzi, eta ingurumen jasangarritasuna,
kulturala eta ekonomikoagatik apustu eginez.
Turismoaren kudeaketa ez da
erraza, eta ez da existitzen pausuz pausu gauzak nola egin behar diren azaltzen
duen gida-libururik: alboko herriari funtzionatzen dionak, ez digu zertan guri
funtzionatu beharrik.
Sektorea berriz martxan jartzen
ari delarik, EAE prest egon beharko da ez Covid-19ari aurre egiteko bakarrik
baizik eta birusa ez jasotzeko, horrela, biztanleria egoera egonkor batean
mantendu eta turisten iritsierak dakarren inflazio ekonomikoak suposatzen
duenarekin horixe lortzeko lan egin.
Egoera dela eta, turistek
jende-pilaketak baztertuko dituzte, baita hiri handiak ere, segurtasuna
bilatuko dute, gertutasuna eskertu, aire-libreko espazioak baloratuko dituzte,
baita natura ere.
Gorakada ekonomikoa eskura jarri
dio Covid-19ak Euskal Herriari: turistek bilatzen duten hori badaukagu, eta guk
badakigu, hori turistei erakutsi behar zaie.
Aukera paregabea daukagu
turismoak orain arte ekarri dituen aspektu negatiboak alde batera utzi eta
aspektu positiboei helduz, EAE-ren turismoa modu jasangarrian berpizteko.
Pandemiaren alde positiboa aprobetxatu behar dugu.
Comentarios
Publicar un comentario